Burlatako kultur etxea - sarrerak
| (Indefinida) | Familiar | Monólogo | Música |
| Música/Danza | Musical | Talleres | Teatro | Teatro familiar |
Apirila Maiatza jardueren programazioa guztia ikusteko sakatu hemen (pdf)
LAGUNTZA: Nola erosi sarrerak pausuz pausu.
Arazoekin jarraitzen baduzu, mesedez deitu 948 136 420.
Edo nahiago baduzu eros itzazu sarrerak 948 012 012 telefonoan.
.
Izen-ematea: www.burlada.es
- Erroldatutako pertsonak: apirilaren 16ra arte
- Erroldatu gabeak: apirilaren 22ra arte
Tailer honetan, Andrea Encinasek, lore artista eta Margaret Estudioko sortzaileak, lore bidezko diseinuaren munduan murgiltzera gonbidatuko ditu parte-hartzaileak. Material naturaletatik eta udaberriko loreetatik abiatuta,
parte-hartzaile bakoitzak bere lore-koroa sortuko du, sormena, naturako inspirazioa eta loreen adierazpen-balioa aztertuz.
Izen-ematea: www.burlada.es
- Erroldatutako pertsonak: maiatzaren 1era arte
- Erroldatu gabeko pertsonak: maiatzaren 8ra arte
Collagearen eta fanzine formatuaren bidez komikiaren lengoaiari sarrera emateko tailerra. Esperientzia pertsonal batetik edo hurbileko istorio batetik abiatuta, parte-hartzaileek narrazio grafiko labur bat eraikitzen ikasiko dute
komikiaren oinarrizko baliabideak erabiliz (binetak, sekuentziak, testua eta irudia), dagoeneko argitaratuta dagoen materiala (komikiak, ilustrazioak eta istorio-zatiak) bereganatuz eta nahastuz. Material hori ebaki eta berrantolatu
egiten da narratiba berriak sortzeko. Saioa musika eta lan-denbora arinekin garatzen da, giro lasaia eta sortzailea lortuz. Era berean, fanzinea autoediziorako tresna gisa aurkezten da, marrazten jakin gabe istoriak kontatzeko formatu irisgarri, sortzaile eta garaikidea proposatuz.
Izen-ematea: www.burlada.es
- Erroldatutako pertsonak: maiatzaren 1era arte
- Erroldatu gabeko pertsonak: maiatzaren 8ra arte
Loreak, kristalak eta eguzkia! Ezagutu teknika fotografiko zahar hau eta sortu tonu urdineko irudiak emultsio fotosentikor batekin. Tailerrean, hainbat lamina sortukoditugu, landare eta lore prentsatu eta freskoak erabiliz.
Konposizio botanikoak paperaren gainean eginen ditugu, ondoren eguzkitara eramateko, kolorea nola aldatzen den ikusteko eta landareek uzten duten arrastoa behatzeko.
Izen-ematea:www.burlada.es
- Erroldatutako pertsonak: maiatzaren 15era arte
- Erroldatu gabeko pertsonak: maiatzaren 22ra arte
Tailerra gure inguruan aurkitzen ditugun testuren behaketatik abiatuko da. Jarduera honek, aurrez ikusi ez ditugun leku eta espazioetara hurbilduko gaitu. Inguratzen gaituen espazioaren memoria erliebean sortuko dugu, eta parte-hartzaileak inguruari beste modu batzuetan begiratzera animatuko ditugu: xehetasunak behatuz, gehiago hurbilduz, ukituz, erliebean, forman eta balio estetikoan pentsatuz. Parte-hartzaile bakoitzak buztinezko erregistroak hartuko ditu, eta, ondoren, azulejo forman ebakiko ditugu, hormairudi komunitario baten parte izan daitezen. Behin piezak egosita, horma-irudia Kultur Etxeko atarian jarriko da ikusgai. Erakustaldi baten ondoren, partehartzaile
bakoitzak bere azulejoa eraman ahal izanen du.







Sare sozialak