Sarreren salmentaren baldintzak

Sarreren Salmenta. Baldintzak

Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuan antolatzen diren ikuskizunetarako sarrera eta abonua erosteak, gonbidapen bat onartzeak, eta ikastaroetan izena emateak berekin dakarte honako baldintza hauek onartzea:

1.- BERTARATUEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK:

Hona hemen bertaratuen eskubideak:

a) Bertaratuek ikuskizuna edo ikastaroa jasotzeko eskubidea izanen dute, Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak edo ekitaldiaren sustatzaileak –halakorik bada– iragarritako baldintzetan eta eran.

b) Ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea izanen dute, baina bakar-bakarrik ikuskizuna edo ikastaroa bertan behera uzten bada, edota haren funtsezko osagaiak aldatzen badira, salbu eta bi kasu horietako edozein gertatzen bada behin ikuskizuna edo ikastaroa hasita edota ezinbesteak eraginda.

Bertaratuek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Sarreran ageri diren datuak egiaztatu beharko dituzte, sarrera hori ikusi nahi duten saioari eta ikuskizunari dagokiola ziurtatzeko. Behin sarrera erosi ondoren, ez da aldatuko eta haren zenbatekoa ez da itzuliko.

b) Sarrera osorik eta ongi kontserbatu beharko dute, barrutitik atera arte. Sarrera osorik eta ongi ez badago, eramaileari sarbidea ukatuko zaio.

c) Sarrerak salmenta-gune ofizial batean erosi beharko dituzte. Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak ez du sarreraren egiazkotasuna bermatzen, hura salmenta-gune ofizial batean erosi ez bada. Sarrera hondatua eta hautsia badago, edo faltsutu izanaren zantzuak baditu, edo legez kanpo erosi bada, antolatzaileek baimena izanen dute eramaileari sarbidea ukatzeko. Halakoetan, eramaileari barrutira sartzen uzten ez bazaio, antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izanen.

d) Ikastaroaren edo tailerraren datuak, edukia eta datak egiaztatu behar dira. Ikastarora edo tailerrera joaten ez denari ez zaio izen-ematearen zenbatekoa itzuliko

e) Erabateko puntualtasunez iritsi behar da. Behin ikuskizuna edo ikastaroa hasita dagoenean, antolatzaileek barrutira sartzen uzteko ahalmena izanen dute.

f) Erreklamazio mota orotarako, sarreraren edo izen-ematearen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

g) Nork bere jarlekuan egon beharko du, edo bestela, Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak kasu bakoitzean adierazten duen lekuan, inola ere sartu gabe beste xede batzuetarako dauden eremuetan.

h) Bertaratzen denak sarrera promoziodun bat erosten badu, berekin eraman beharko du deskonturako eskubidea aitortzen dion agiria, barrutira sartzean. Bestela, antolatzaileek sarbidea ukatzen ahalko diote.

i) Bete beharko dituzte Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak ikuskizun, kontzertu edo ikastaroak egiten diren lekuetan ezarritako betebeharrak eta arau bereziak; bereziki, segurtasun arauak eta gainerako pertsonak errespetatzeko arauak.

j) Bete beharko dituzte, halaber, enplegatuek edo zaintzaz arduratzen diren langileek ematen dituzten jarraibideak, halakorik bada.

Bertaratuek debekatua izanen dute

a) Ikuskizuna edo ikastaroa egiten den lekuetan sartzea, ez badituzte betetzen Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak publikoki adierazten dituen onarpen-betebeharrak.

b) Elikagaiekin eta edariekin barrutira sartzea, bai eta antolatzaileek arriskutsutzat edo gogaikarritzat jotzen duten objektu ororekin (latekin, botilekin) sartzea ere.

c) Irudi eta/edo soinu eta argazki mota oro grabatzea.

d) Ikuskizunak edo ikastaroak egiten diren lekuetan erretzea, indarrean dagoen araudiarekin bat.

e) Beste pertsonei arriskua edo eragozpenak eragiten ahal dizkien jokabidea izatea edota ikuskizunaren edo ikastaroaren garapen normala eragozten duen jarrera izatea.

2.- BURLATAKO UDALAREN KULTUR ETA JAI PATRONATUAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

a) Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak beretzat gordea du onarpen-eskubidea, ikuskizunak, kontzertuak edo ikastaroak egiten diren lekuetan ezarritako irizpideekin bat.

b) Ikuskizuna edo ikastaroa bertan behera uzten bada, Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak konpromisoa hartuko du sarreraren edo ikastaroaren zenbatekoa itzultzeko. Ezinbesteak eraginda, ikuskizuna edo ikastaroa programan aurreikusitako datan egiterik ez badago, antolatzaileek beste egun bat eta beste ordu bat finkatzen ahalko dituzte; halakoetan, ezabatu den ikuskizunari dagokion izen-ematearen edo sarreraren frogagiriak beste data horretarako balioko du. Hala ere, izena emanda dagoenak edo sarrera daukanak zenbatekoaren itzulketa erreklamatzeko eskubidea izanen du, beste data hori baino lehen.

c) Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak beretzat gordea dauka ikuskizunaren edo ikastaroaren programa aldatzeko eskubidea.

d) Burlatako Udalaren Kultur eta Jai Patronatuak ez du inolako erantzukizunik izanen, eramaileari berari edo haren gauzei galerak, lapurretak, hondamenak eta kalteak eragiten bazaizkie, barrutian dagoen bitartean. Baldintza orokor hauetan aurreikusita ez dauden gauza guztietarako, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko, txikizkako merkataritzari buruzko, eta kontsumitzaileak eta

Itxi leihoa