Txarteldegian

1) Aukeratu ikuskizuna 2) Aukeratu emanaldia 3) Aukeratu eserlekuak 4) Aukeratu tarifa 5) Tramitatu eskaera

Sarrerak ezin dira aldatu, ezta itzuli ere. Leihatila ikuskizuna hasi baino bost minutu lehenago itxiko da.

apirila 2026

EL AEDO TEATRO
TESTUGILEA, ZUZENDARIA ETA INTERPRETEA: Jesús Torres.
New Yorkera egindako bidaiak Federico García Lorcaren bizitza eta poesia aldatu zituen. Bake bila joan bazen ere, 29ko crackaren New York hura topatu zuen bekoz beko. Deshumanizazioak eta depresioak haren poesia goitik behera hartu eta betiko aldatu zuten. Poesia surrealistan guztiz murgiltzea erabaki zuen, deshumanizazioa, sexualitatea, identitatea eta gisako gaiak landuta. Egokitzapen honetan uztartu dira Lorcaren olerkiak eta hark New Yorketik familiari igorritako gutunak, eszenaratzea ikusgarria dela.

Data: 19 api 2026 At: 20:00
Prezioak: €5,00