Txarteldegian
Sarrerak ezin dira aldatu, ezta itzuli ere. Leihatila ikuskizuna hasi baino bost minutu lehenago itxiko da.
INTERPRETEAK: Sandrine Orsini (ahotsa), Ricardo Dikk ( baxua), Ricardo Galrâo (gitarrak), Rui Reis (baterea eta perkusioa).
Portugaleko taldeak eskola zaharreko bluesa eta rock and rolla ekarriko dizkigu Atarrabiara. Antzinako printza klasikoak miretsirik, klubez klub ibili ziren arrakastatsu, eta gero, beren kantuak ontzen hasi eta, dagoenekoz, hiru disko plazaratu dituzte. “A linght in the Darkness” diskoa da nabarmentzekoa, kritika ezin hobeak jasotzen ari baita, eta aretoz areto dabiltza harathonat zuzenean aurkezteko.
EL AEDO TEATRO
TESTUGILEA, ZUZENDARIA ETA INTERPRETEA: Jesús Torres.
New Yorkera egindako bidaiak Federico García Lorcaren bizitza eta poesia aldatu zituen. Bake bila joan bazen ere, 29ko crackaren New York hura topatu zuen bekoz beko. Deshumanizazioak eta depresioak haren poesia goitik behera hartu eta betiko aldatu zuten. Poesia surrealistan guztiz murgiltzea erabaki zuen, deshumanizazioa, sexualitatea, identitatea eta gisako gaiak landuta. Egokitzapen honetan uztartu dira Lorcaren olerkiak eta hark New Yorketik familiari igorritako gutunak, eszenaratzea ikusgarria dela.
MAKU GUTIERREZ
IDEIA, GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Maku Gutierrez. INTERPRETEAK: Maku Gutiérrez, Sagrario Moreno, Petra Mari Beaumont, Tere Navarro, Blanca Asurmendi, Rosa Nagore, Elena Zaratiegui, Marian Zudaire, Esther Pagola, Encarna Hernández, Chari Marchueta, Mª del Mar Altuna.
Damianen erretiro jaia hasteko zorian dagoela, ustekabeko (edo ez hain ustekabeko) istripu batek gertaerak aldatzen ditu. Hura familia berriro elkartzeko ospakizuna izateko asmoz pentsatua zegoen, baina azkenean, asteburuan, endredoz eta misterioz betetako zatiketa gertatuko da familia barnean.
ANE SAGÜÉS eta PAULA PUCHALT
Proiektuak kirolaren epika eta lasterketen estetika ditu inspirazio iturri, gogoeta egiteko zergatik eskatzen zaion dantza arloan gorputzari mugarik gabeko makina izatea. Makina produktibitate terminoetan neurtzen da eta, ez ordea, gozamenerako eta atseden hartzeko arlo legitimo gisa. Ane Sagüés nafarrak eta Paula Puchalt valentziarrak ikuspegi garaikidetik egiten diete aurre gogoeta horiei, eta gero eta hobeak izatearen kontakizunak desmitifikatzen dituzte umorez eta ironiaz, eta galdera plazarazten dute loria-gosea ez ote den porrot egiteari izaten diogun beldurra.
COMPAÑÍA DE TEATRO EL BARDO
EGILEA: Miguel Mihura. ZUZENDARITZA ETA EGOKITZAPENA: Fermín Cariñena. INTERPRETEAK: Fernando Eugui, Txuma García, Fernando Ustárroz, Manolo Almagro, Carmen Martínez, Raquel García y Rosa Nagore.
Komedia honek parodia batean sartzen gaitu, non elkarrizketa bizkorrek eta egoera komikoek intrigaz eta suspensez betetako trama batean amaitzen duten, eta azken bururaino airean mantentzen gaitu. Karitateko moja bat, itxuraz oso liztortua, lapurreta-talde oso bat erotzeko gai da. Lapurreta egin ondoren, etxebizitza bat alokatu dute ezkutatzeko, baina erizain batengana jo behar dute, "el Nene" gaiztoa jarri zaielako.
KONTZERTUA EUSKARAZ. ABESTIEN ETA BESTELAKOEN ARTEAN, ELEBITAN
BIDE proiektuaren diskoaren aurkezpen kontzertua. Markel Gómez Larrainzarrek sortutako proiektu pertsonala da, eta abesti propioen bidez bizipenak, emozioak eta barruko ibilbideak partekatzen ditu.
Oraingo honetan, diskoa zuzenean aurkeztuko da bandarekin, eta formatu berezi batean taularatuko da: musikaz gain, giroa eta taularatzea zainduta, kantuek beste dimentsio bat har dezaten. Kontzertu berezia izango da, diskoan bildutako kantuak zuzenean bizitzeko aukera egongo baita.








