Sarreren salmentaren baldintzak

Sarreren salmentaren baldintzak
UDALAREN bidez antolatzen diren ikuskizunetarako sarrera bat edo abonamendu bat erosteak, edo gonbidapen bat onartzeak, berekin dakarte honako baldintza hauek onartzea:
1. BERTARATUEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
Bertaratuek eskubide hauek izanen dituzte:
a) Ikuskizuna edo ikastaroa UDALAK edo, bere kasuan, ekitaldiaren sustatzaileak iragarritako baldintzetan eta eran gara daitezen.
b) Ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea izanen dute, baina bakar-bakarrik ikuskizuna bertan behera uzten bada, edota haren funtsezko osagaiak aldatzen badira, behin ikuskizuna hasita edota ezinbesteak eraginda gertatzen bada salbu.
Bertaratuek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Sarreran ageri diren datuak egiaztatu beharko dituzte, sarrera hori ikusi nahi duten ikuskizunari eta saioari dagokiola ziurtatzeko. Behin sarrera erosi ondoren, ez da aldatuko eta haren zenbatekoa ez da itzuliko.
b) Sarrera barrutitik atera arte kontserbatu beharko dute. Sarrera osorik eta ongi ez badago, eramaileari sartzea ukatuko zaio.
c) Sarrerak salmenta-gune ofizial batean erosi beharko dituzte. UDALAK ez du sarreraren egiazkotasuna bermatzen, hura salmenta-gune ofizial batean erosi ez bada. Sarrera hondatua eta hautsia badago, edo faltsutu izanaren zantzuak baditu, edo legez kanpo erosi bada, antolatzaileek baimena izanen dute eramaileari sartzea ukatzeko. Halakoetan, antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izanen.
d) Erabateko puntualtasunez iritsi behar da. Behin ikuskizuna edo ikastaroa hasita dagoenean, antolatzaileek barrutira sartzen uzteko ahalmena izanen dute.
e) Erreklamazio mota orotarako, sarrera edo izen-emateko egiaztagiria aurkeztu beharko da.
f) Nork bere jarlekuan egon beharko du, edo bestela, ANTZOKIAK kasu bakoitzean adierazten duen lekuan, inola ere sartu gabe beste xede batzuetarako dauden eremuetan.
g) Ikuskizunak, kontzertuak edo ikastaroak egiten diren lekuetan ANTZOKIAK adierazitako betebeharrak eta arau bereziak bete beharko dituzte; bereziki, segurtasun arauak eta gainerako pertsonak errespetatzekoak.
h) Langileek edo zaintzakoek ematen dituzten jarraibideak bete beharko dituzte, halakorik bada.
Bertaratuek debekatua izanen dute:
a) Ikuskizuna edo ikastaroa egiten den lekuetan sartzea, ez badituzte betetzen ANTZOKIAK publikoki adierazten dituen onarpen-betebeharrak.
b) Elikagaiekin eta edariekin barrutira sartzea, bai eta antolatzaileek arriskutsutzat edo gogaikarritzat jotzen duten objektu ororekin sartzea ere. Esate baterako, latak edo botilak.
c) Irudi eta/edo soinu mota oro grabatzea, edo argazkiak egitea.
d) Ikuskizunak edo ikastaroak ospatzen diren lokaletan erretzea, indarreko legediak aurreikusten dituen baldintzetan.
e) Beste pertsonei arriskua edo eragozpenak eragiten ahal dizkien jokabidea izatea edota ikuskizunaren edo ikastaroaren garapen normala eragozten duen jarrera izatea.
2. ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
a) ANTZOKIAK beretzat gordea du onarpen-eskubidea, ikuskizunak, kontzertuak edo ekitaldiak egiten diren lekuetan adierazitako irizpideekin bat.
b) Ikuskizuna bertan behera uzten bada, ANTZOKIAK konpromisoa hartuko du sarreraren zenbatekoa itzultzeko. Ezinbesteak eraginda, ikuskizuna edo ikastaroa programan aurreikusitako datan egiterik ez badago, antolatzaileek beste egun bat eta beste ordu bat finkatzen ahalko dituzte; halakoetan, atzeratutako ikuskizunaren sarrera beste data horretarako balioko du. Hala ere, izen-eman duenak edo sarrera daukanak zenbatekoaren itzulketa erreklamatzeko eskubidea izanen du, beste data hori baino lehen.
c) ANTZOKIAK beretzat gordea dauka ikuskizunaren programa aldatzeko eskubidea.
d) ANTZOKIAK ez du inolako erantzukizunik izanen, bertaratutakoari berari edo bere gauzei galerak, lapurretak, hondamenak eta kalteak eragiten bazaizkie, barrutian dagoen bitartean. Baldintza orokor hauetan aurreikusita ez dauden gauza guztietarako, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko, txikizkako merkataritzari buruzko, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko legerian ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

Itxi leihoa