Gure pribatutasun politika
Gure pribatutasun politika
Datuak babestea
NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Nortasuna: AGOIZKO UDALA
Posta helbidea: KARRIKA BERRIA, 22. 31.430 AGOITZ.
Telefonoa: 948 336005
Helbide elektronikoa: ayuntamiento@aoiz.es
Datuen babesarako ordezkaria: dpo@gfmservicios.com
ZER HELBURU DITU ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEAK?
• Sarrerak erostea.
• Buletinetara harpidetzea, antzerki egitarauari buruzko informazioa bidaltzeko.
• Telefono bidezko arreta, abonatuen datuak aukera desberdinetara eguneratzeko.
• Profilak egitea, zure lehentasunekin bat datorren informazioa igortzeko.
ZERK LEGITIMATZEN GAITU ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZERA?
Sarrerak erosteari eta telefono bidezko arretari dagokionez, kultura eta kultura-instalazioak sustatzeari buruzko udal-eskumenean oinarriturik dagoen interes publikoa. DBAOren 6.1.e artikulua.
Interesatuen baimena, Antzokiak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko eta profilak egiteko, lehentasunetan oinarritutako informazioa igor diezaien. DBAOren 6-1 a artikulua.
ZER BETEBEHAR HARTZEN DITUZU WEBGUNEAN ERREGISTRATZEAN?
Antzokiaren webguneak eskaintzen dituen sarrerak erosi edo abonamenduak eskuratu ahal izateko, erabiltzaileak erregistratu egin behar du aldez aurretik. Pribatutasun-politika eta erabilera-baldintzak onartzeak datu pertsonalen tratamendua egiteko baimena ematea dakar.
Datuen tratamendu zuzena egin ahal izateko, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du datu horiek zehatzak, eguneratuak eta egiazkoak direla.
Erregistratutako erabiltzailea pasahitza zaintzeaz arduratuko da, eta bere gain hartuko ditu pasahitzaren erabilera bidegabearen edo haren lagatze, erakuste edo galtzearen ondorioak.
Erabiltzailea eremu pertsonalean, pasahitzaren bidez erregistratutako erabiltzaileei erreserbatutako zerbitzu eta edukietan sartzeak erregistratutako erabiltzailea sartu dela ulertzea dakar, hari baitagozkio eremu horren sarbidea eta erabilera.
Erabiltzaileak pasahitza ahaztuko balu, pasahitz berria eskatu beharko du hura berreskuratzeko ezarritako prozeduraren bidez eta helbide elektronikora bidaliko zaio pasahitz berria.
Erabiltzaileak susmoa badu pasahitza baimendu gabeko hirugarren bat erabiltzen ari dela, hasieran aipatutako helbidera posta elektroniko bat ahalik eta azkarren bidaltzea gomendatzen da; horrela, pasahitza ezabatu eta berri bat emanen diote.
Erabiltzaile bakoitzak erabiltzaile-kontu aktibo bakar bat izan ahalko du soilik.
Erabilera-baldintza hauen gaineko abusu edo urraketarik antzemanez gero, gurekin harremanetan jartzea eskatzen diegu erabiltzaileei , batez ere adingabekoei eragiten badiete; webgunean ezarritako kanalen bidez edo pribatutasun-politika honen hasieran aipatutako helbidera posta elektroniko bat bidaliz.
NOLA TRATATZEN DITUGU ADINGABEKOEN DATUAK?
14 urtetik beherakoen datuen tratamendua egin ahal izateko, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena beharko da, araudi aplikagarriarekin bat.
14 urtetik gorakoa dela egiaztatzea eskatu lekioke erabiltzaile bati edozein unetan, dagokion ziurtagiria eskatuz. Era berean, 14 urtetik beherakoek beharrezko baimena duten berrikus liteke; hortaz, baimena aurkeztea eta hura balioduna dela egiaztatzea eska lekieke gurasoei, tutoreei edo legezko ordezkariei.
14 urtetik beherako erabiltzailea: Eragin orokorretarako, gurasoen baimenik ez duen 14 urtetik beherako orok ezin izenen du erabiltzaile moduan sartu Antzokiren webgunean. Erabiltzaileak Erabilera-baldintzak onartzeak 14 urte baino gehiago dituela bermatzea dakar berekin.
Antzokiak hautematen badu edo aztarnaren bat aurkitzen badu, edo jakinarazten badiote, erabiltzaileetako batek 14 urte baino gutxiago dituela, behar diren neurriak hartuko ditu egiaztatzeko gurasoen edo legezko tutoreen baimenik ote duen, eta hainbat neurri hartu ahalko ditu, esaterako, erabiltzaile-profil hori blokeatu edo ezabatu.
Halaber, egiazkotasuna eta baliozkotasuna egiaztatzeko dagokion edo beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Dokumentazio hori honako hau izanen da: adingabekoaren aitaren, amaren edo legezko tutorearen indarreko NANaren edo pasaportearen fotokopia edo familia-liburuaren kopia edo argazkia, eta, azkeneko aukera gisa, adingabekoaren indarreko NANaren edo pasaportearen kopia edo argazkia, halakorik izanez gero.
14 urtetik beherakoa dela egiaztatzeko eta hura erregistratzeko beharrezko guraso-baimena egiteko erabili ahalko dituzte eskatutako datu horiek Antzokiko langileek, ez beste edozein helburutarako.
14 eta 18 urte arteko erabiltzaileak: 14 eta 18 urte arteko erabiltzaileei gomendatzen diegu gurasoei, tutoreei edo legezko ordezkariei gure webgunean erregistratu direla eta eska diezaietela webgune honetako Erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika irakurtzea.
Antzokiko langileak edozein unetan jar daitezke harremanetan erregistratutako erabiltzaileekin, haien adina egiaztatze aldera.
Hortaz, erabiltzaileari eskatu ahalko zaio indarreko Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo dokumentu baliokide baten kopia edo argazki bat aurkeztea.
Adingabekoen kasuan, ez da profilik eginen.
JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK BIDALIKO AL DIZKIZUGU?
Formularioan horrelakorik onartuz gero edo produktu edo zerbitzuren bat erostean, webguneko albiste-aldizkaria edo newsletterra bidaliko zaio erabiltzaileari.
Jakinarazpen horiek generikoak edo pertsonalizatuak izan daitezke, erabiltzaileari buruz dagoen informazioaren eta egin ahal izan den profilaren arabera.
Erabiltzaileak edozein unetan uko egin diezaioke jakinarazpen komertzialak jasotzeari; horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko du pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako helbidera, edo erabiltzaileari bidalitako jakinarazpen bakoitzean adierazitako jarraibideei jarraitu.
ZENBAT DENBORAZ EGINEN DUGU DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA?
Datuen tratamendua ez egitea eskatzen ez diguzun bitartean, zure datu pertsonalen tratamendua egiten jarraituko dugu.
Bidaltzen dizugun posta elektroniko bakoitzean gure informazioa jasotzen jarraitzeari uko egin edo bestelako harpidetzak edo informazioa uzteko aukera emanen dizugu.
NOR DIRA ZURE DATU PERTSONALEN HARTZAILEAK?
Ez da aurreikusten zure datu pertsonalen lagapenik egitea.
UDALAK zerbitzuak ematen dizkioten hainbat erakunderekin lan egiten du. Zerbitzu horiek emateak izaera pertsonaleko datuak eskuratzea dakar, eta ondorioz, erakunde horiek, hala nola PatronBase, arduratzen dira UDALAREN datuen tratamenduaz.
ZER ESKUBIDE DITUZU ZUK?
Datuak babesteko araudiak hainbat eskubide ematen dizkie datuen titularrei, izan UDALAREN webgunearen erabiltzaileei, izan sare sozialetako profilen erabiltzaileei.
Interesdunen eskubideak honako hauek dira:
• Sarbide-eskubidea: informazioa eskuratzeko eskubidea, jakiteko datuen tratamendua egiten ari diren, egiten ari den tratamenduaren helburua zein den, dagozkion datuen kategoriak zein diren, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak zein diren, eta zer epetan gordeko diren eta datu horien jatorria zein den.
• Zuzenketa-eskubidea: datu pertsonal ez zehatzak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
• Ezabapen-eskubidea: datuak ezabatzeko eskubidea honako kasu hauetan:
- Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak ez direnean dagoeneko.
- Datuen titularrak baimena kentzen duenean.
- Interesduna tratamenduaren aurka agertzen denean.
- Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
- Datuak Babestearen gaineko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren araberako informazioaren gizartearen zerbitzu bati jarraikiz eskuratu direnean datuak.
• Aurkakotasun-eskubidea: tratamendu jakin baten aurka egiteko eskubidea, interesdunaren baimenean oinarrituta.
• Mugapen-eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatuz gero:
- Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna inpugnatzen duenean, enpresak datu horien zehaztasuna egiaztatzeko moduko epe baten bitartean.
- Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datuak ezabatzearen aurka agertzen denean.
- Enpresak dagoeneko datuak behar ez dituenean datu horiek bildu ziren helburuetarako, baina interesdunak erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko behar dituenean.
- Interesduna tratamenduaren aurka azaldu denean, enpresaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoiei gailentzen zaizkien egiaztatzen den bitartean.
Interesdunek UDALERA jo ahalko dute aipatu eskubideak gauzatzeko, pribatutasun-politika honen hasieran aipatutako helbidera, zehazki; idazki bat bidali beharko dute, nortasuna egiaztatzen duen dokumentuarekin batera. Orobat entitateko Datuen Babeserako ordezkariarengana datu pertsonalen babesari buruzko edozer kontuagatik. dpd@sanguesa.es
Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Idazki bat bidali beharko dute C/ Jorge Juan, 6, 28001 Madril helbidera edo www.agpd.es egoitza elektronikoaren bidez.



Sare sozialak